Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Proiektu honen bidez animalien mundura hurbildu gara eta gauza ugari ikasi ditugu. Lehenengo egunean, horrela aurkitu genuen ikasgelako atea. Ausartu ginen jakina, eta barrura sartu ginen. Momentu horretatik aurrera, animalien munduan murgildu ginen.

Animalien ezaugarriak ikasteaz gain, ALEGIAK landu ditugu. Azken egunean,  txotxongiloekin alegi bat antzeztu genien senideei!



Azken argitalpenak
BASONDO LH 1.mailako  ikasleok Basondora joan gara. Mehatxatutako basafaunaren bebeslekua da eta han, animalia ugari ikusteko aukera bikaina izan genuen: basurdeak, oreinak, katamotzak, otsoak, bisonteak... Egun eguzkitsuaz gozatu ahal izan genuen eta primeran pasatu genuen!

PROIEKTUA AMAITU DUGU ! Uraren zikloaren proiektua amaitu genuen eta egindako lana partekatu nahi izan genuen gurasoekin.
Primeran pasatu genuen eta egun zoragarria izan zen guretzat.
Eskerrik asko hurbildu zineten gurasoei eta etorri  ez zinetenoi ere.




EL POBAL BURDINOLA Uraren zikloaren proiektua lantzen ibili gara egun hauetan eta uraren erabilera ezberdin bat ikusi ahal izan dugu . EL POBAL BURDINOLAn egon ginen eta ur errota baten funtzionamendua ikusi genuen. Urak mugitzen du errota! Burdina nola lantzen den erakutsi ziguten eta guk, hamaiketakorako taloa egin genuen.  Eguraldi zoragarria aprobetxatuz, Sopuertako parkera joan ginen arratsaldea pasatzera.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

AZAROAREN 27tik ABENDUREN 1era EUSKARAREN ASTEA ETA EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATU DUGUEkintza ugari egin ditugu: Txantxangorriaren zuhaitza apaindu, pertsonaia mitologikoak ezagutu, euskal dantzak ikasi, herri kirolen txapelketa... ASTE BIKAINA IZAN DA !