SYMBALOO BALIABIDEAK

25 maiatza 2018

BASONDO
LH 1.mailako  ikasleok Basondora joan gara. Mehatxatutako basafaunaren bebeslekua da eta han, animalia ugari ikusteko aukera bikaina izan genuen: basurdeak, oreinak, katamotzak, otsoak, bisonteak...
Egun eguzkitsuaz gozatu ahal izan genuen eta primeran pasatu genuen!


 

24 martxoa 2018

PROIEKTUA AMAITU DUGU !
Uraren zikloaren proiektua amaitu genuen eta egindako lana partekatu nahi izan genuen gurasoekin.
Primeran pasatu genuen eta egun zoragarria izan zen guretzat.
Eskerrik asko hurbildu zineten gurasoei eta etorri  ez zinetenoi ere.


 


19 martxoa 2018

EL POBAL BURDINOLA
 
Uraren zikloaren proiektua lantzen ibili gara egun hauetan eta uraren erabilera ezberdin bat ikusi ahal izan dugu . EL POBAL BURDINOLAn egon ginen eta ur errota baten funtzionamendua ikusi genuen. Urak mugitzen du errota!
Burdina nola lantzen den erakutsi ziguten eta guk, hamaiketakorako taloa egin genuen. 
Eguraldi zoragarria aprobetxatuz, Sopuertako parkera joan ginen arratsaldea pasatzera.