EL POBAL BURDINOLA Uraren zikloaren proiektua lantzen ibili gara egun hauetan eta uraren erabilera ezberdin bat ikusi ahal izan dugu . EL POBAL BURDINOLAn egon ginen eta ur errota baten funtzionamendua ikusi genuen. Urak mugitzen du errota! Burdina nola lantzen den erakutsi ziguten eta guk, hamaiketakorako taloa egin genuen. Eguraldi zoragarria aprobetxatuz, Sopuertako parkera joan ginen arratsaldea pasatzera.