2. hiruhilekoa amaitu da ! Hemen dituzue hilabete hauetan egin ditugun ekintzak!
Proiektuaren lehenengo
egunean Erandioko alkatearen gutun bat jaso genuen. Udaletxea ezagutzera
gonbidatzen gintuen! Eta horrela, hasiera eman genion gure proiektuari, Aupa L'Erandio ! Udaletxea
ezagutzeaz gain, Erandiokok auzoak ezagutu genituen. Txango ederra egin genuen!
Amaitzeko
hauteskundeak antolatu genituen; gurasoak gelara gonbidatu genituen eta gure
alkategaien proposamenak entzun eta gero, hauteskundeei hasiera eman genien.
Hauek dira gela bakoitzeko alkate berria eta zinegotzi berriak.
Peter Pan, Txilintxo, Wendy, Garfio, piratak, indiarrak, krokodiloak… denak elkartu ginen gelan eta gero…
desfilea !

Tipi tapa tipi tapa
korrika! Petoa jantzi, guztiok bat egin eta kalera atera gara korrika egitera
euskararen alde!
Gure erritmora,
zure erritmora!
Klika egin diogu
korrikari ! Klika egin diogu euskarari!
Goizean Korrika
txikia eta arratsaldean,korrika nagusia !
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina